Academia.edu no longer supports Internet Explorer.
To browse Academia.edu and the wider internet faster and more securely, please take a few seconds to upgrade your browser.
1992, Diario Vasco - Zabalik
…
1 page
1 file
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Herriko Unibertsitateko HGH ikerketa-taldeak (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) azken bi urteotan egindako azterketa baten emaitzak biltzen ditu lan honek. Alegia, euskarazko kazetaritzan erreferentzia diren agerkarietako albisteen kalitatea neurtzen duen ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren datuak. Albisteen kalitatea neurtzeko hiru parametro hartu dira kontuan: albistearen hautaketarekin zerikusia duten aldagaiak, albistearen lanketarekin zerikusia duten aldagaiak eta gizarte-ekarpenarekin zerikusia dutenak. Euskaldunon Egunkaria-Berria, Argia eta Goienaren papereko edizioak eta edizio digitalak aztertu dira 2001-2013 artean eta Europako erreferentziazko bost egunkarirekin -Financial Times, Le Monde, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Corriere della Sera, eta El País kazetekin-alderatu dira lortutako emaitzak. Denis McQuail-ek (1992) garatu zuen media performance («hedabideen jarduera») kontzeptuan oinarritu da aplikatu den ikerketametodoa. Erdietsitako emaitzek erakusten dute, besteak beste, kalitatearen beheranzko joera bai euskal prentsan baita Europako prentsan ere. GAKO-HITZAK: Kalitatezko kazetaritza · Albisteen kalitatea · Euskal prentsa · Europako prentsa.
Diaz Noci, Javier (coord.). Kazetaritza hizkuntza minorizatuetan: Espainiako kasua. 1 ed. Bilbao: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea; 2009. p. 585-622., 2009
"Spain is a country where at least six langauge are spoken: Galician, Asturian, Catalan, Aragonese, Castilian (Spanish) and Basque. Basque language is the only one of non-Latin origin. Coordinated by Javier Díaz Noci, some Spanish researchers have written a book devoted to these minor languages and their journalism. This is my own chapter, dedicated to Basque language journalism history and present. Reference: Díaz Noci, J. (coord.)- Kazetaritza hizkunzta minorizatuetan: Espainiako kasua [Minority languages journalism: The case of Spain]. Bilbao: Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2009. ISBN: 978-84-9860-194-7. "
Memoriae L Mitxelena Magistri Sacrum Vol 1 1991 Isbn 84 87907 021 8 Pags 581 594, 1991
Fontes linguae vasconum, 1988
1992
Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939) izeneko doktorego-tesia 1992ko ekainaren 4an defenditu zuen Javier Diaz Nocik Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikidearen sailean. Jean Haritschelharrek (presidentea), Jose Maria Garmendiak (idazkaria), Carmelo Garitaonandiak, Rafael Miezak, eta Manuel González Portillak osatutako epai-mahaiak kalifikazio gorena eman zion: Cum laude.
EHUko irakaslea Artikulu honetan Esteribar haraneko Usetxi eta Eugi herrietako euskararen azentu-eredua aztertzen da. Nafarroako ekialdeko gainerako barietate askotan gertatzen den era berean, oraingo honetan ere, azentua 2 ← ] eskemaren arabera ezartzen da erroari erants dakizkiokeen morfema guztiak erantsi ostean. Hala ere, azentu nagusi hau intonazioak baldintzatua dela ere iradokiko dugu, hots, hitzaren egonguneen arabera alda daitekeela proposatuko dugu. Lanaren lehenbiziko atalean, artikulua oinari atxikita aplikatu behar diren erregela fonologikoak aurkeztuko ditugu. Bigarrenean lexikoaren azentua aztertzen dugu; hitz batzuen azterketa akustikoaren emaitzak oinarritzat hartuta, herri hauetako azentu-ereduaren erregelak emango ditugu. Hirugarren atalean, deklinabidearen azentua aztertzen da. Laugarrenean, erakusle, izenordain, leku-denborazko erakusleetatik erakarritako aditzondo eta galdetzaileen azentu-ereduak emango dira. Azkenik, bosgarren zatian, Esteribarreko egoera sozi...
Euskarazko tokiko hedabideek informazio-eremu propioa eurenganatu dute. Hala ere, errealitate heterogeneoa osatzen dute. Badira aitzindariak izatera heldu diren aldizkariak eta azken urteotan sortutako argitalpen berriak. Hainbat maiztasunetako produktu informatiboak dira eta, gainera, euren edukiak aldatzeko gaitasuna erakutsi dute. Horregatik, tokiko aldizkariek argitaratzen duten informazioaren kalitatea aztertzeak egindako lanaren berri emango digu. Zabalkunderik handiena duten euskarazko argitalpenak izanda, lantzen duten kazetaritza-ereduak eragin nabarmena du euskal komunitatean. Hortaz, euskararen erabilera sustatzeko helburua ez ezik, informazioa ere badute xede nagusi.
Orain urte batzuk argitara emandako lan interesgarri batean honela zioen R. L. Trask euskalariak (1997: 349): It is an astounding fact that no one has ever undertaken a systematic study of house names. Consequently, we know next to nothing about the principles of house naming, or even whether any principles exist. Ikertzaile honek, gure iritzian, ditugun hutsune eta gabeziak sobera handitzen ditu etxe izendatzeaz ia deus ez dakigula dioenean, baina egia da lan sistematikorik ez dela egin, nahiz hango eta hemengo etxeen izenez hamaika artikulu argitaratu di-ren. Orain aurkezten dugun honetan ez dugu arrunteko lana egin gogo, hots, ez dugu Euskal Herri osoa ikusiko, ez eta oikonimiak dituen arazo guziak aztertuko, baina horietako garrantzizkoenak aipatu nahi genituzke, bereziki Nafarroa hartzen dugula mintzagai. Zernahi dela, bestetako datuak ere ematen ditugu, ezagutzen di-tugun neurrian; adibidez, eta etxe berrien izendabideaz ari garenean, Iparraldeko oi-konimo franko aipatzen ditugu. Hauek dira gure ustean arazo edo puntu behinene-tako batzuk, euskal etxe izendegian. 1. Oikonimoen muga, Nafarroan Aurren-aurrena garbi adierazi behar da Nafarroan, historian zehar euskaraz min-tzatu den alderdiko herri batzuetan etxe izenek ez dutela inoiz berezko izenik izan, al-dika salbuespenen bat aurkituagatik ere. 1 Gai honek azterketa sakonagoa merezi du, baina ditugun datuekin erran dezakegu, euskararen mugaz den bezainbatez, handi-handika marra bat egin daitekeela Lana eta Lizarratik Iguzkitzan eta Artaxoan barna Tafallaraino, eta hemendik Zarrakaztelu eta Irunberriraino. Herri honetatik goiti egin behar da, Nabaskoze eta Burgi aldera (gai honetaz ikus Jimeno Jurío 1997: 61). He-men, jakina, zehaztu beharko da ibar eta are herri bakoitzean zer gertatzen zen. 1 Hau garbi ikusi zuen Etxegaraik 1926rako (87. orr.), baina etxeek izena zuten alderdia, Nafarroan, arrunt murriztu zuen («Baztan, Bertizarana, Doneztebe, Bortzerrieta eta Araitz»), nahiz Anue, Ul-tzama, Imotz, eta Larraunen zenbait etxek, gutxik, izena bazutela gaineratu. Aitzinago (89-90. orr.) gehiago zabaltzen du eremu hau, Arakil eta «Iruña-inguru»-ak ere hartuz.
2009
Informazio alternatiboa Euskal Herrian: mediaberri.com (Mikel Carramiñana eta Aritz Garate). . b. Mendebaldeko euskerea eta Bizkaie!: euskerazko kazetaritzan burua atara guran (Koldo Isusi). .
Loading Preview
Sorry, preview is currently unavailable. You can download the paper by clicking the button above.
Postmodernitatea euskal kontagintzan, 2007
… zerbitzuak Euskal Herriko …, 2009
Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo", 2021
Jado: boletín de la Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aldizkaria, 2005
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 2017
Oihenart Cuadernos De Lengua Y Literatura, 2002
Gipuzkoarren kultura politikoa, 2017, 2017