Directory

(PDF) Egoera predikatu berriak euskaraz

Egoera predikatu berriak euskaraz

Lan honetan, euskarazko aditz batzuen erabilera berriak aztertuko ditut, adibidez, pisatu, neurtu eta usaindurenak. Erakutsiko dudanez, aditz hauek adiera estatiboa izan dezakete zenbait testuingurutan, alboko erdaretan aditz hauen parekoek izaten duten bezala. Erabilera estatibo hauek ez dira, oro har, estandarrean onartzen eta gomendatzen, baina euskal hiztun askorentzat ezagunak dira eta erabili ere erabiltzen dituzte. Lan honetan, aditz sail berri hau arakatuko dut. Lehenik, predikatuak deskribatuko ditut, euren adierari, corpusetako adibideei eta hiztunei galdetutako perpausei begiratuz. Ondoren, aditz hauek benetan estatiboak direla erakutsiko dut, literaturan erabili ohi diren testen bidez. Horrekin batera, aditz hauen ordainetan, euskaraz jatorragoak diren egiturak aurkeztuko ditut eta eztabaidatuko dut erabilera berriek hizkuntza ukipenarekin izan dezaketen zerikusia. Ondorioak laburbilduko ditut lanaren amaieran.