Papers by Jose Luis Erdozia Mauleon
Príncipe de Viana, 2019
Burundako historiaren zenbait datu dira artikulu honetan jorratzen direnak, Erdi Aroaren amaierat... more Burundako historiaren zenbait datu dira artikulu honetan jorratzen direnak, Erdi Aroaren amaieratik Aro Garaikidearen hasiera bitartekoak, hain zuzen ere. Artikuluan bederatzi urteetako suen zerrendak izan dira kontuan 1350 urtekoarekin emanda hasiera eta 1816koarekin amaiera. zerrenda hauetaz gain, 1268ko «Libro del Rediezmo» dokumentua ere baliatu da, beste batzuen artean ondorio ekonomiko eta demografiko zenbait ateratzeko. datu demografiko hutsekin batera, beste zenbait datu ere aipatzen dira, hala nola, geografikoak, ekonomikoak, historikoak eta onomastikakoak. Horretarako, 28 taula, mapa bat eta 7 grafiko bat baliatu dira. Gako hitzak: Burunda; demografia; ekonomia; gaizkileak; onomastika. REsUMEN En este artículo se analizan algunos datos históricos del valle de Burunda desde la época final de la Edad Media hasta los inicios de la Contemporánea. En el artículo se han tenido en cuenta los datos de nueve listados de fuegos de otros tantos años, comenzando por el del año 1350 y terminando con el de 1816. Y además de estos datos tambien se han utilizado los propios del año 1268 («Libro del Rediezmo»). igualmente se añaden otros datos de tipo geográfico, económico, histórico y onomástico. Los resúmenes de todos estos datos están recogidos en 28 tablas, un mapa y 7 gráficos de población con sus correspondientes comentarios.
Príncipe de Viana, 2018
espanolEn este articulo el autor ha examinado el contenido de un libro encuadernado en piel del a... more espanolEn este articulo el autor ha examinado el contenido de un libro encuadernado en piel del archivo municipal de Etxarri Aranatz. Se trata de un libro de claveria y como dice el propio titulo del articulo, en el se encuentran recogidas capellanias y fundaciones religiosas, el modo de dezmar en el Valle de Aranaz e incluso una copia manuscrita del documento de fundacion de Etxarri Aranatz. Despues de transcribir el contenido del libro y analizar sus datos agrupados en tres temas principales (capellanias, documento de fundacion de la villa y diezmos), el autor cierra el articulo con algunos datos curiosos y otras conclusiones. La mayoria de los documentos del libro son de los siglos xvii y xviii. EnglishIn this article, the author has examined the contents of a leather-bound book in the municipal archive of Etxarri Aranatz. It is a book of «claveria» and as the title of the article says, it collects chaplaincies and religious foundations, the way to tithe in the Valley of Aranaz and even a handwritten copy of the foundation document of Etxarri Aranatz. After the transcription and through analysys of the book’s contents, grouped around three main themes (chaplaincies, document of foundation and tithes), the author concludes the article with some unusual and interesting facts. Most of the documents in the book date from 12th and 13th centuries. EuskaraArtikulu honetan Etxarri Aranazko udal artxiboan larruzko azala duen liburu baten edukia aztertu da. Klaberiako liburua da eta izenburuan jasotzen den moduan, bertan ageri dira kapilautzak eta beste eliza fundazioak, Aranaz lurraldeko hamarrenak nola eta noiz jasotzen ziren zehazten duten dokumentuak eta baita Etxarri Aranatz herriaren sorrerako dokumentuaren eskuz egindako kopia bat. Dokumentu horiek transkribatu, datuak aztertu liburuan bertan ageri diren gaien araberako hiru multzo nagusitan (kapilautzak, herriaren sorrera-dokumentua eta hamarrenak), eta amaieran ondorio zenbait atera dira, beste datu esanguratsu batzuekin batera. Bertan ageri diren dokumentu gehienak xvii. eta xviii. mendekoak dira.
Fontes linguae vasconum, Apr 30, 2005
E zer baino lehen, Rafael Karasatorre Bidaurre ikerlari etxarriarrari eskerrak eman nahi dizkiot,... more E zer baino lehen, Rafael Karasatorre Bidaurre ikerlari etxarriarrari eskerrak eman nahi dizkiot, berak eman baitzidan duela urte pare bat, gutxi gorabehera, dokumentu hauen berri. Rafaelek emandako datuekin ez zitzaidan batere zail izan Nafarroako Artxibategi Orokorrean (NAO hemendik aurrera) dokumentu hauek bilatu eta, bertan, euskarazko testuak aurkitzea. Bihoakio, berriz ere, hemendik nire eskerrik zintzoena. 1 1629 urtekoa dugu dokumentu hau eta ondorengoa dio bere edukia eta egitura azaltzerakoan: El convento de San Agustin de Estella (agustinos calzados), sobre libranza de 100 ducados y
Fontes linguae vasconum, Dec 27, 2016
Príncipe de Viana, 2017
espanolEl tema de este articulo es la disputa judicial durante cuatro anos que lleva por titulo «... more espanolEl tema de este articulo es la disputa judicial durante cuatro anos que lleva por titulo «Amojonamiento con Arbizu» recogida en un documento del siglo xvi, y que se encuentra en el archivo municipal de Etxarri Aranatz. La disputa es entre la Comunidad de Aranaz y el concejo de Arbizu, por unas tierras en las inmediaciones de dicha localidad, en las que los arbizuarras mataron alguna oveja y espantaron todo un rebano que la Comunidad de Aranaz habia alquilado a un ganadero. En la resolucion, se establecieron los limites del pueblo de Arbizu colocandose veintiseis mojones (se ha adjuntado mapa con la ubicacion aproximada de los mojones). La colocacion de dichos mojones se adjudico al alcalde de Lakuntza, quien nombro a su vez a cinco lakuntzarras para dicho cometido. EuskaraLau urteko iraupena izan zuen auzia dugu artikulu honetako gai eta Etxarri Aranazko udaletxeko artxiboan dago, «Amojonamiento con Arbizu» izenburupean, bertan ageri den dokumentua. Aipatu auzia Aranatz Elkartearen eta Arbizuko kontzejuaren artekoa dugu eta xvi. mendean suertatu zen. Arbizuarrek zenbait ardi hil zituztela eta herriaren inguruan, aipatu eremuko lurren jabegoa izan zen auzitan jarri zena eta, horren ondorioz, erabat zehazturik geratu ziren Arbizu herriaren lurrak herriaren inguruan hogeita sei mugarri jarrita (mugarrien gutxi gorabeherako kokapenaren mapa erantsi da). Azken zeregin hau, hots, mugarriak jartzearena, Lakuntzako alkateari eman zion epaiak eta horrek beste bost lakuntzarrekin bete zuen agindua. EnglishThe subject of this article, based in the document titled «Amojonamiento con Arbizu» and located in the municipal archives of Etxarri Aranatz, is a legal dispute that lasted four years. It occurred in the 16th century between the Community of Aranatz and the Council of Arbizu. The dispute occurred for some lands in the vicinity of the town of Arbizu, in which local people killed some sheep and scared a flock that the Community of Aranatz had rented out to a farmer. The resolution established the limits in the town of Arbizu by placing twenty six boundary stones (a map is attached with approximate location). The placement of these boundary marks was awarded to the Mayor of Lakuntza who appointed five local people to carry out the work.
[es] Resena bibliografica de la obra "Sakanako Hiztegi Dialektologikoa" de Jose Luis Er... more [es] Resena bibliografica de la obra "Sakanako Hiztegi Dialektologikoa" de Jose Luis Erdozia Mauleon. Tras las investigaciones realizadas con objeto de finalizar su Tesis Doctoral, se ha publicado dicho Diccionario dialectologico, culminando los trabajos de investigacion mencionados.
Príncipe de Viana, 2020
LABURPENA Ez dakigu Sakanako erdigunean dagoen Arbizu herria noiz sortu zen, baina baditugu hainb... more LABURPENA Ez dakigu Sakanako erdigunean dagoen Arbizu herria noiz sortu zen, baina baditugu hainbat eta hainbat datu xiii. mendetik aurrera, Behe Erdi Aroko mende horretan abiapuntua harturik, nola joan zen finkatzen bere herri-eremua ezagutzeko. Lehenik, XVI. mendearen aurreko datuak («Hamarrenaren liburua», «1360ko Etxarri Aranazko Santa Maria elizaren hamarrenak», «1427ko Mendialdeko suen liburua») izanen ditugu aztergai. Eta, jarraian, 1537ko, 1699ko, 1827ko eta 1872ko mugarriztatzeen dokumentuak Arbizuren herri-eremua nola zegoen zehazturik ikusteko. Aipatu dokumentuetako datuak aitzakia harturik, beste datu batzuk, baina bereziki mugarritzeen ingurukoak eta toponimiakoak jorratuko dira. RESUMEN No sabemos cuándo se creó el pueblo de Arbizu, pero contamos desde el siglo XIII con suficientes datos como para poder vislumbrar cómo se fue conformando su término municipal. En primer lugar, he recogido los datos anteriores al siglo XVI («Libro del Rediezmo», «Diezmos de la iglesia Sa...
Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra, 2021
LaBurpENa aralar mendiaren eremua noiz eta nola mugarritu zen jaso da artikulu honetan, Etxarri a... more LaBurpENa aralar mendiaren eremua noiz eta nola mugarritu zen jaso da artikulu honetan, Etxarri aranazko udaletxeko artxiboan dauden bi dokumentutan oinarriturik: 1523. urtekoa lehena, Gipuzkoari ematen zaion eremua mugarritzen duena (osoaren herena, gutxi gorabehera); eta 1857koa bigarrena, Nafarroari ematen zaion eremuko mugarriak jasotzen dituena (osoaren bi heren). Mugarritzeen inguruko zertzeladak ere (baldintzak, ekaiak, deskribapena, parte-hartzaileak) aipatu dira artikuluan, eta baita bi dokumentuetan ageri diren toponimoak aztertu ere, egungo toponimia ofizialean lekurik ba ote duten azpimarratuz. amaieran, bi dokumentuen transkripzioa dator. Gako hitzak: aralar; mendia; mugarritzea; toponimia; transkripzioa. rEsuMEN El presente artículo recoge cuándo y cómo se realizó el amojonamiento total de la sierra de aralar, en base a dos documentos del archivo municipal de Etxarri aranatz: el primero de 1523, que relata el amojonamiento de la parte que da a Gipuzkoa (un tercio del total); y el segundo, de 1857, correspondiente a la parte de Navarra (dos tercios restantes). También se recogen los aspectos referentes a los amojonamientos (condiciones, materiales, descripción, participantes), así como el análisis de los topónimos que aparecen en ambos documentos, comprobando si aún se mantienen en la toponimia oficial. al final del artículo, se ha realizado la transcripción de los documentos mencionados.
Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra
Artikulu honetan XX. mendearen lehen erdian gutxienik bizi-bizirik zegoen lanbidea, ikazkintza, h... more Artikulu honetan XX. mendearen lehen erdian gutxienik bizi-bizirik zegoen lanbidea, ikazkintza, hobeki ezagutzeko zenbait datu ematen dira. Sakanan aipatu garai horietan izan ziren ikazkinen informazioa islatzen da bertan: txondorra non eta nola egiten zen, haren osagaiak, ikazkinek baliatzen zituzten tresnak eta haien bizimodua ere bai.
Fontes Linguae Vasconum
Artikulu honetan, Burunda haraneko Bakaiku herriko hizkera izan dut aztergai. Burundako hizkera E... more Artikulu honetan, Burunda haraneko Bakaiku herriko hizkera izan dut aztergai. Burundako hizkera Euskal Herriko mendebaldeko, erdialdeko eta Nafarroako euskalkien arteko zubi-hizkeratzat badugu ere, bakaikuerak berak Burundako hizkera eta Sakana erdialdeko hizkeraren artean egiten ditu zubi lan horiek. Beraz, bi hizkera ezberdinen aurrean gaudela erakusten dute hemen aztertu ditudan ezaugarriek, baina, era berean, continuum geolektalaren teoria baieztatuz, kidetasunak ere begi-bistakoak direla ikus daiteke. Horrela beraz, bakaikuerak Sakana erdialdearekiko, gainerako Burundako herrietako hizkerak baino kidetasun gehiago erakusten ditu.
Euskera ikerketa aldizkaria
Artikulu honetan, bere hasieran euskal toponimiari buruzko zenbait burutazio agertzeaz gain, auto... more Artikulu honetan, bere hasieran euskal toponimiari buruzko zenbait burutazio agertzeaz gain, autoreak, egun oraindik ia azalpenik gabe diren toponimo nagusi batzuen eta ikuspegi ezberdina jasotzen duen beste batzuen inguruan bere iritzia eta proposamena ematen du. Azken hauen artean, Nafarroako Burunda eta Burgoseko Atapuerca topo-nimo nagusiak izan ditu hizpide autoreak; eta, besteen artean, berriz, ara- osagaia duten hidronimo eta oronimoak bereziki (Arakil, Aralar, Araña, Arbizu, Arruazu, Araia, Ara-gon, Arga, Arazuri, Araotz...) eta oso zabalduak diren sare, sarobe/sarabe, saroi toponimo osagaiak.
Fontes Linguae Vasconum
Lan honetan Lizarragabengoko hizkeraren deskribapena egin dugu. Egun oraindik bizi-bizirik dagoen... more Lan honetan Lizarragabengoko hizkeraren deskribapena egin dugu. Egun oraindik bizi-bizirik dagoen hizkera dugu, baina denbora gutxi barne, bere erabilerari dagokionez behintzat, galtzeko zorian izan daiteke, batua (lizarragabengoar gaztetxoen artean) eta arbizuera, bereziki (gainerakoen artean, hurbiltasun geografikoa dela eta) ari baitira gailentzen azken urteotan eguneroko jardunean. Dena den, aipatu arbizuera eta etxarriera bizirik irauten duten bitartean hortxe izango dugu lizarragabengoerara hurbiltzeko aukera, bietako moldeak edota bilakabideak baliatzen dituelako, dudarik gabe, hizkera bizi eta eder honek.
Fontes Linguae Vasconum
Oraingo honetan, Sakana osoan (Ziorditik Irurtzunenarino) baliatzen den euskara ez estandarizatua... more Oraingo honetan, Sakana osoan (Ziorditik Irurtzunenarino) baliatzen den euskara ez estandarizatuaren ezaugarriak bildu eta erkatu dira, bi eremu nagusi bereizi direlarik orokorrean: Burundako harana mendebaldean, alde batetik; eta Sakana erdialdea (‘Barranca’) eta Arakil, beste aldetik. Eta erkaketaren ondorioak nabariagoak izan daitezen, eremu bakoitzeko mugako hizkeren ezaugarriak ere azaldu dira. Bakaikuko zenbait ezaugarri jasoak daude, Burunda eta Sakana erdialdearen arteko zubi-lanak egiten dituelako hizkera honek; eta, bestalde, Irañetako ezaugarriak gehienbat eta Urritzolako beste zenbait ere azaldu dira. Lehen herriak, Irañetak, Sakana erdialdeko ekialdean bizirik dagoen azken hizkera baliatzen du. Bigarrenak, Urritzolak, berriz, Arakil haraneko azkenetariko lekukotasuna utzi digu.
Fontes Linguae Vasconum
Aurreko urteetan burututako zenbait artikuluren (Bakaikuko hizkera, Lizarragabengoko euskara) bid... more Aurreko urteetan burututako zenbait artikuluren (Bakaikuko hizkera, Lizarragabengoko euskara) bidetik jarraituz, oraingoan Irañetako euskarari erreparatu diot. Sakana haranean euskara bizirik duten herrien artean muga egiten du Irañetak ekialdetik, hurrengo herrian, Ihabarren, duela urte gutxi batzuk hil baitzen azken euskaldun zaharra. Irañetako bertako euskara, bestalde, ez dugu batere osasun onean, adin handiko bospasei pertsona baino ez baitira dagoeneko hura baliatzen dutenak. Horregatik eta urte gutxi barneko irinteraren soinua galtzeko zorian izango garelako, seguru asko, saiatu naiz artikulu honetan hizkera honen ezaugarri nagusiak jasotzen.
Fontes linguae vasconum: Studia et …, 2005
E zer baino lehen, Rafael Karasatorre Bidaurre ikerlari etxarriarrari eskerrak eman nahi dizkiot,... more E zer baino lehen, Rafael Karasatorre Bidaurre ikerlari etxarriarrari eskerrak eman nahi dizkiot, berak eman baitzidan duela urte pare bat, gutxi gorabehera, dokumentu hauen berri. Rafaelek emandako datuekin ez zitzaidan batere zail izan Nafarroako Artxibategi Orokorrean (NAO hemendik aurrera) dokumentu hauek bilatu eta, bertan, euskarazko testuak aurkitzea. Bihoakio, berriz ere, hemendik nire eskerrik zintzoena. 1 1629 urtekoa dugu dokumentu hau eta ondorengoa dio bere edukia eta egitura azaltzerakoan: El convento de San Agustin de Estella (agustinos calzados), sobre libranza de 100 ducados y
* michel ere bai, ugari, aurreraxeago ikusi ahal izan dugun moduan. ** machin eta machindo ere ba... more * michel ere bai, ugari, aurreraxeago ikusi ahal izan dugun moduan. ** machin eta machindo ere bai hauen artean. *** ochote ere bai.
Fontes Linguae Vasconum Studia Et Documenta, 2002
L an hau egiteko lau aldiz elkartu naiz Pedro Miguel Kintana Ondarra bakaikuarrarekin, bizpahiru ... more L an hau egiteko lau aldiz elkartu naiz Pedro Miguel Kintana Ondarra bakaikuarrarekin, bizpahiru ordutako lan saioak burutu ditugularik elkarrekin, bera izenak aipatu eta kokapena adierazten, eta ni horiek jaso eta azalpenen bat edo beste lortu nahian. Emaitza, lantxo honetaz gain, bukaeran eransten dugun mapa toponimikoa. Eta informatzaile nagusia Pedro Miguel izan bada, berarekin bukatu ondoren, beste hainbat bakaikuarrek berretsi dute emaitza, egungo erabilera horrela dela ziurtatu dutelarik. Lan honetan, bestalde, toponimoen egungo burutzapenaz gainera, NTM X (1992, 29-53) eta Ondarraren Voces vascas de Bacaicoa (1965, 21-24) lanetan agertzen diren burutzapenak jaso ditut, eta baita bakoitzari dagokion iruzkina ere, honek toponimoek jasan duten bilakabidea ulertzen lagunduko duelakoan. Eta hauetaz gain, oso baliagarri suertatu zaizkit Rafael Carasatorreren Barranca-Burunda (1993) eta Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra (2000). Toponimo nagusiak maiuskulaz daude idatzita eta hauengandik eratorriak minuskulaz. Ez dut burutzapen arautu edo formalizaturikoa eman nahi izan, batzuetan zail suertatzen delako horrelakorik erabakitzea (aizberde, haritzberde ala haitzberde?), eta oso agerikoak direnetan berriz, egungo burutzapenetik oso urrun geratzen da askotan, ulermena bera ere oztopa dezakeelarik (aixlux ala ha(r)itzluze?). Horrexegatik, herritarren burutzapen bera proposatuko nuke erabiltzea. Guztira 165 nagusi eta 67 eratorri ditugu (gehienetan nagusiaren zehazpena baino ez) eta hiru eremu geografikotan banatu ditut iparraldetik hegoalderako norabidean: a) Gipuzkuko mugatik Aizkibelgo ibeiya-rainoko eremuko toponimoak. b) Aurreko eremua mugatzen duen errekatik Burunda ibairainoko eremuko toponimoak. c) Burunda ibaitik Urbasa mendirainoko eremukoak. [1] 517 * Euskal filologian doktorea.
Fontes Linguae Vasconum Studia Et Documenta, 2000
Fontes Linguae Vasconum Studia Et Documenta, 1999
* Ertainetako Irakaslea. 1 Rafael KARASATORREK-k 1868-ko egun berean zela dio ('Etxarri-Aranazko ... more * Ertainetako Irakaslea. 1 Rafael KARASATORREK-k 1868-ko egun berean zela dio ('Etxarri-Aranazko euskara eta Arañaz elkarteko hiztegia', 1990, 105), baina Bitoriano-ren heriotze agirian, argi eta garbi, 1938ko Irailaren 19a aipatzen da, 78 urte zituelarik, beraz 1860koa behar du jaiotze urteak. 2 'Kisostomo' izena, Crisostomo Irurzun Irañeta-rengandik datorkio, Bitorianoren arreba Inozenziaren senarrarengandik.
Uploads
Papers by Jose Luis Erdozia Mauleon