Antzinako eliza-eslaviera
Antzinako eliza-eslaviera | |
---|---|
Словѣньскъ ѩꙁꙑкъ — Словѣньскъ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Antzina Bizantzioren eraginpeko zenbait eslaviar eskualdetan |
Hiztunak | - |
Rankinga | - |
Eskualdea | - |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Hegoaldeko eslaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Early Cyrillic alphabet (en) eta alfabeto glagolitikoa |
Hizkuntza kodeak |
Antzinako eliza-eslaviera (словѣ́ньскъ ѩзꙑ́къ, slověnĭskŭ językŭ), antzinako bulgariera ere deitua, lehenbiziko eslaviar hizkuntz literarioa izan zen. Zirilo eta Metodio, IX. mendeko bizantziar misiolari kristauek estandarizatu zuten, eta hizkuntz honetara itzuli zituzten Biblia eta liturgiako beste testu batzuk. Horretarako Tesalonikatik hurbil mintzatzen zen Mazedonieran oinarritu ziren, eta idazteko alfabeto glagolitikoa asmatu zuten. X. mendetik aurrera, alfabeto zirilikoak glagolitikoa ordeztu zuen[1][2].
IX. eta XII. mendeen artean antzinako eliza-eslaviera Eliza ortodoxoen liturgia hizkuntza izan zen. XIV. mendean agertutako beste hizkera modernoago bat, eliza eslaviera deitutakoa, oraindik ere erabiltzen da Errusiako Eliza Ortodoxoan[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Old Church Slavonic Omniglot.com
- ↑ Old Church Slavonic language Global.britannica.com
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Old Church Slavonic Online Utexas.edu